Espainiako Barne Ministro Alfredo Perez Rubalcabak jakinarazi duenez, bonba lehertu denetik aurkitzen ez duten pertsona baten bila dabiltza Polizia eta Guardia Zibila.
"Antza denez, goizaldeko hegaldi batean zetorren pertsona baten bila etorri da bikote bat. Iritsi direnean emakumezkoa autotik jaitsi eta terminalera joan da, eta gizonezkoa autoan geratu da, lo egiteko asmotan. Ez da agertu. Hondakinen artean ari gara bere bila".
Arratsaldeko aurreneko orduan jakin da beste pertsona bat ere desagertuta dagoela.
Desagertutako bi lagunen bila dabil polizia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu