Iraken lanean ari ziren hiru kazetari errumaniar falta dira atzo iluntzetik, eta oraindik inongo taldek halakorik aldarrikatu ez badu ere, "bahituta" dauzkatela esan du Calin Popescu Tariceanu Errumaniako lehen ministroak. "Hiru kazetarien bahiketak oso kezkatuta gauzka", adierazi du, eta Estatuko egitura guztiak kazetarien afera konpontzeko alertan daudela erantsi du.
Prima TV telebistako Marie Jeanne Ion kazetaria eta Sorin Dumitru kamera, eta Romania Libera egunkariko Ovidiu Ohanesian kazetaria dira atzo iluntzetik falta direnak.Gobernuko hainbat kiderekin elkarrizketak egiteko ziren Iraken kazetari horiek.
Desagertutako kazetari errumaniarrak bahituta dauzkatela diote agintariek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu