Joan Mesquida, Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak esan du badakitela atentatuan desagertutako bien autoak zein tokitan dauden, senitartekoen azalpenak lagunduta.
Madrilgo Udaleko larrialdi eta Babes Zibileko zuzendariak azaldu duenez, ez dute espero Barajasko atentatuaren ostean desagertutako bi lagunak bizirik aurkitzerik. Atentatua izan zen gune zehatzera atzo iritsi ziren suhiltzaileak, eta desagertutakoak gaur topatzea espero dute. Makal doaz garbiketa lanak, auto bat topatzen duten bakoitzean hura ondo arakatzen dutelako.
Hiru egun dira Madrilgo Barajas aireportuan ustez ETAk furgoneta-bonba bat leherrarazi zuenetik, eta ordudanik falta diren bi lagunak ez dituzte topatu oraindik ere. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, aparkalekuan dagoen hondakin piloa ikusita, praktikoki ezinezkoa da haiek bizirik aurkitzea. Espainiako Barne Ministro Alfredo Perez Rubalcabak aurretik ere esan zuen ez dutela esperantza handirik bi lagun horiek bizirik aurkitzeko.
Bi garabi handirekin ari dira garbiketa lanetan. Etengabe ari dira horretan, baina luze jotzen ari da, ibilgailu bat aurkitutakoan hura aztertzen dutelako handik eraman aurrerik. 32 auto atera dituzte momentuz, "oso egoera txarrean". 900 eta 1.200 tona hondakin ere atera dituzte.
Desagertutakoen autoak dauden tokiak lokalizatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu