1978tik, gutxienez honako herritar hauek desagerrarazi dituzte gerra zikinarekin lotutako taldeek:
Desagertuta daudenak
Eduardo Moreno Bergaretxe. 'Pertur'. 1976ko uztailaren 23an, Biriatun (Lapurdi). ETApm-ko militantea zen. 2012an itxitzat eman zituen diligentziak Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Tomas Hernandez. 1979ko maiatzaren 15ean, Hendaian (Lapurdi). Ez da instrukziorik ireki.
Joxe Miguel Etxeberria 'Naparra'. 1980ko ekainaren 11n, Ziburun (Lapurdi). Komando Autonomoetako militantea zen. Frantziak (1982) eta Espainiak (2004) artxibatu egin zuten kasua.
Jean-Louis Larre 'Popo'. 1983ko abuztuaren 7an, Landetan, Frantziako Poliziarekin tiroketa izan ostean. IK-ko militantea zen. Frantziako Auzitegi Bereziak hiltzat jo zuen 2008an.
Desagertu eta hilda aurkituak
Yolanda Gonzalez eta Jesus Mari Zubikarai. 1980ko otsailaren 2an desagertuak.
Joxean Lasa eta Joxi Zabala. 1983ko ekainaren 16an desagertua.
Mikel Zabalza. 1985ko otsailaren 15ean desagertua.
Jon Anza. 2009ko maiatzaren 11n desagertua.