Burujabetzaren bidea "denon artean egin behar dugu, baina lehenik, ETAren pausu arduratsua behar da, desarmerako keinu egiaztagarri bat". Jaurlaritzako alderdien jarrera baldintzatzen du, Urkulluren ustez, ETAk bere armak edo armen parte ez entregatzea. Hori eta presoek "bakarka beren erabakiak hartu ahal izateak" Espainiako Gobernuaren "pausuak" ahalbidetuko lituzkeela pentsatzen du.
Lehendakariaren ustez, ETAren jarrera da, eta ez beste inorena, "erabakitzeko eskubide hitzartua lortzea baldintzatzen" du duena. Hala ere, onartu duenez, kanpotik keinu ikusgarririk nabari ez den arren "horrek ez du esan nahi azpitik mugimendurik ez dagoenik eta ez direnik lanean ari".