presoak

Diez: "Erabakia oso oso larria dela uste dut. Prozesu batentzat torpedo ikaragarria da"

2006ko otsailaren 21a
17:43
Entzun
Rafa Diez LABeko idakari nagusia Euskadi Irratian adierazi duenez, Unai Paroten inguruko eztabaida PPren "presioaren ondorioz sortu da". Hori dela eta, zehaztu du PPl lortu duela Auzitegi Gorenak horrelako erabaki bat hartzea."Unai Parot eta gainerako presoek 30 urte espetxean pasako dituztela dioen ebazpena", azaldu du.

"Erabakia oso oso larria dela uste dut. Prozesu batentzat torpedo ikaragarria da", ziurtatu du Diezek. Era berean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari gogorarazi dio irtenbide bat bilatzeko ETArekin burutzen den negoziazio prozesuan argi izan behar duela, beharrezkoa izango dela presoak askatzea. LABeko idazkari nagusiak azaldu du Irlandako bake prozesuan preso guztiak hiru urtetan kalera atera zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.