Presoak

Dignidad y Justicia elkarteko hainbat kidek Anguloren heriotza ospatu nahi izan dute

2006ko otsailaren 27a
17:52
Entzun
Madrilen '18/98 auziko' auzipetuak saiotik irten direnean (bihar hasiko da berriro epaiketa hasiera hasieratik) Espainiako Auzitegi Nazionaleko sarreran zegoen Dignidad y Justizia elkarteko talde batekin egin dute topo. Horietako batek botila bat ireki eta topa egin nahi izan du Igor Angulo Cuencan hil den euskal presoaren heriotza ospatzeko.

Egoera horren aurrean, Txema Matanzas auzipetua taldearengana hurbildu da boteila kentzera eta hustu egin du. Dignidad y Justicia elkartearen ('18/98 auzian' herri akusazioan dago) eta auzipetuen arteko liskarra gertatu da. Ondoren auzipetuek elkarretaratzea egin dute xingola beltza zuen ikurrina esku artean zutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.