Ibarretxe baino minutu batzuk beranduago iritsi dira akusazioen ordezkaritzak, hau da, Ermuko Forokoak eta Dignidad Y Justicia elkartekoak. Ermuko Foroko abokatu eta kideak normal sartu dira epaitegira, ez, ordea, Dignidad Y Justiciakoak. Zehazki, elkarteko horretako kideak Espainiako banderekin sartu dira epaitegir. Gainera,Daniel Portero presidenteak jaka kendu du eskaileretan, lehendakariari babesa adierazteko batutako jendeari parez pare begira jarrita, eta A por el 18/98 y + jartzen zuen elastikoa erakutsi du, Espainiako banderarekin batera. Era berean, mespretxu keinuak egin dizkie han bildutako lagunei.
18/98 auziko ahozko epaiketako saioetan Portero Madrilgo Casa de Campoko epaitegi berezian izaten da, auzipetuen parean jarriz eta elastiko hori erakutsiz.
Dignidad Y Justicia elkarteko kide batek probokazio keinuak egin dizkie epaitegi atarian bildutakoei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu