Dignidad y Justiciak EHAK auzian Jone Goirizelaia abokatua inputatzeko eskatu du

2008ko abenduaren 1a
14:39
Entzun
Dignidad y Justicia elkarteak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio EHAKri auzian Jone Goirizelaia abokatua inputa dezala. Guardia Zibilaren txosten batean oinarritu da horretarako, eta Batasunaren eta EHAKren "lotura nagusiak" Goirizelaiaren bidez egin zirela dio. Honek, Guardia Zibilaren arabera, Mireia Unamuno EHAK-ko aholkulariari aginduak ematen zizkion. Goirizelaiari telefonoa pintxatuta zion poliziak.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak alderdi horri buruz auzia zabaldua du eta, Nekane

Erauskin eta Karmele Berasategi EHAK-ko kideak Eusko Legebiltzarreko parlamentariak direnez, auzia EAEko Auzitegi Nagusira pasatu zuten. Juan Carlos Ramos, Jesus Mari Agirre, Sonia Jacinto eta bostek urrian deklaratu zuten han, inputatu bezala. Mireia Unamunok eta Joseba Permach Batasuneko kideak, berriz, lehengo astean, lekuko gisa.

Espainiako Auzitegi Gorenak joan den irailean EHAK alderdi politikoa legez kanpo utzi zuen, ETArekin eta Batasuna legez kanpoko alderdiarekin loturak zituelakoan; besteak beste, lotura ekonomikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.