Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du gaur goizean Zarautzen hilik agertu den haurra babesik gabe zegoela esateko "zantzurik" ez zutela nabaritu. Gizarte Politikako Departamenduak argitu du hildako neskatoaren ama bi aldiz artatu dutela gizarte zerbitzuek. "Baina haurrak amaren aldetik babesgabe egoteko sintomarik ez zen antzeman, haiekiko arreta egokia ageri baitzuen".
Hildakoaren aitak urruntze agindua zuen, eta, bikotekideari eraso egiteaz gain, haurra baitu egin zuen uztailean. Diputazioak samina agertu du, eta kasua argitzeko eskatu.
Diputazioak dio ez zuela haurra babesgabe ikusi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu