Aljeriako sahararren kanpalekuetara egindako bidaiaren ostean, NBEko idazkari nagusi Ban Ki-moonek azaldu du diru emaileen konferentzian egingo dutela "laster" eta han sahararren "beharrak" asetzeko laguntza eskatuko duela.
"Horretaz gain, maiatzean, NBEren historian lehen aldiz, gai humanitarioei buruzko goi bilera egingo dugu Turkian, eta han ere mahai gainean izango da gatazka", iragarri du Banek.