Diziplina, Europako Batasunaren goi-bileraren helburu

2012ko abenduaren 13a
08:50
Entzun

Europako Batasuneko gobernuburu eta estatuburuek urteko azkeneko goi-bilera egingo dute gaur. Helburua eurogunearen arazo "estrukturalak" konpontzea izango da eta merkatuen konfiantza berreskuratzea. Lehentasuna diziplina gehiago ezartzea da. Horretarako datorren urtean Euroguneko herrialdeek erreforma ekonomiko garrantzitsu bat egin aurretik Bruselari jakinaraztea derrigorrezkoa izango dute. 

Euroguneak bere aurrekontuak izan dezan Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak aurkeztu zuen plana atzeratu egingo da; horrekin krisian dauden herrialdeetako langabezia sariak finantzatu nahi ziren. Planak lehentasuna galdu du, eta atzeratzeaz gain, aukera gisa agertuko da soilik, ondorioetan.

Goi-bilerako protagonista nagusia Mario Monti Italiako lehen ministroa izango da, dimisioa eman ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.