DSS2016ri proiektuari buruz azken astetan kaleratu diren informazioen inguruan, Hiriburutzaren Bulegoko kultural arduradunek zera iragarri nahi dute :
1.- Ez da inolako esku-sartze politikorik izan 2016ko proiekturaren edukinetan
2011an Donostia 2016 Europako Hiriburutza Kulturala hautatua izan zenetik “Herritarren energia olatuak. Elkarbizitzarako Kultura” izeneko proiektuari esker, eta urtebete geroago, Europako erakundeen eskutik izendapen ofiziala jaso zuenetik, ez da inongo esku-sartze politikorik izan, ez proiektu kulturalaren kontzeptualizazioan ezta bere garapenean edota gauzatze prozesuan ere. Proiektuaren zuzendaritza teknikoak betidanik jorratu du bere lana askatasun osoz kultural programaren kudeaketan.
2.- Egun lantzen ari garen proiektua hain zuzen ere kultural hiriburutza irabazi zuen proiektua da.
2016ko zuzendaritza kulturalak azpimarratu nahi du jorratu eta jorratzen ari den proiektua hain zuzen ere hiributza kulturala izendapena lortu zuen proiektua dela.
Donostia 2016ko proiektua inklusiboa izaten jarraitzen du, denontzat eta denona. Inor baztertzen ez duen proiektua, alegia. Kokatzen den komunitate pluralan sozial eta kultural hobekuntzak lortzeko motor gisa aurreikusi zen, eta, era berean aukera “politiko” eta hiritarra (polis), alegia, hiria berriz hausnartzeko jatorrizko zentzuan. Beraz, bere leloak esaten duen gisa, “Elkarbizitzarako Kultura” espreski denon artean lan egiteko asmoa islatzen du.
Proiektuarentzat estrategikoa izango den eta ilusioa piztuko duen ziklo berri bat hastear gauden honetan, indartu eta osatu egingo den lantaldeak gauzatuko du 2016ra bitartean Europako Kultur Hiriburutza proiektua. Une honetan behar dugu, hain justu, eta inoiz baino gehiago, lurraldeko erakunde-ordezkarien zein gizarte-, kultura- eta komunikabide- eragileen adostasuna eta babesa berrezartzea eta berreskuratzea, desadostasunak beti existitzen diren arren, eta beharrezkoak eta aberasgarriak diren, orain arte egindako lanarekin jarraitzeko eta proiektuaren gauzatzea azkartzeko.
Donostian, 2013ko abuztuaren 30ean.
Donostia 2016ko kultur arduradunen agiria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu