Donostiako kaian zabalduko dituzte Oihane Errazkinen errautsak, bihar

2004ko uztailaren 10a
18:29
Entzun
Frantziako Fleury Merogis kartzelako ziegan hilda aurkitu zuten Oihane Errazkinen errautsak bihar zabalduko dituzte Donostiako kaian. Errazkinen errautsak atzo ekarri zituzten Euskal Herrira bere gurasoek. Gaur heriotzaren kontra protesta egiteko manifestazioa egingo dute Donostian, eta gero omenaldia egingo diote euskal presoa zenari. Ezker abertzaleak manifestazioa "bakean egiten uzteko" eskatu dio Herrizaigo Sailari.

Honela esan du gaur goizean Errazkinen aitak: "Oihane atzerrian, exilioan jaio zen. Eta kartzelan, atzerrian, hil da. Lortu dugu etxera ekartzea baina prezio oso handia ordainduz".

Gaur, prentsaurrekoa eman dute atzo eta herenegun Parisen izandakoek. Jon Enparantzak esan duenez, "Oihane Errazkinen heriotza ez da kasualitate bat, kartzela politika kriminalaren ondorio zuzena baizik". Gainera, enparantzaren hitzen "koinziditu egin du Frantzian bertan erakunde ezbeerdinek eta baita abokatuek ere protesta bizian ari zirela, Frantziako kartzeletako bizi baldintzen inguruan". Gainera, argi dute "Oihane Errazkin Euskal Herrian egon izan balitz, hau ez zela gertatuko". Erantzunkizuna, besteak beste Frantziako eta Espainiako gobernuena dela azpimarratu du.

EAJ ere "erantzule"

Jon Enparantzak esan duenez, heriotza honek Euskal Herrian ere baditu erantzuleak: "EAJz ari gara" esan du. "Erantzukizun argia du alderdi honek heriotza honetan eta orain arte gertatutako guztietan. Urte luzeak daramatzagu sakabanaketa politikarekin, eta politika horri babes osoa eman zion eta eman dio EAJk, eta horretan dabil. EAJk azalpenak eman beharko dizkio herri honi, kasu honetan berriro ere, politika horren krudeltasuna mahai gainean jarri denean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.