Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu ditu gaur Donostiako Marruma tabernako administraria eta zerbitzaria, euskal presoen argazkiak kentzeari uko egiteagatik, auzitegi bereko Vicente Gonzalez Mota fiskalaren arabera. Datorren asteazkenean joan beharko dute epailearen aurrera.
Gonzalez Motak jarri zuen zerbitzariaren eta administratzailearen aurkako salaketa eta tabernaren aldi baterako itxiera ere eskatzen du. Haren arabera, ekainaren 26an Ertzaintza ostatura joan zen argazkiak kentzera baina zerbitzariak uko egin zion irudiak kentzeari. Gaineratu du uztailaren 20an argazkiek han jarraitzen zutela baieztatu zuela Ertzaintzak.
Donostiako Marruma tabernako administratzailea eta zerbitzaria deklaratzera deitu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu