Donostiako Prim kalea itxita eduki du gaur Ertzaintzak, autobus batean maleta susmagarri bat zegoela-eta. Ertzaintzak BERRIA.INFOri agertu dioenez, 10:40 aldera jaso dute eurek abisua, eta hamaiketatik itxita eduki dute Prim kalea eta inguruko kale hasierak; hala nola, San Martin eta Maria Cristinaren ingurua. 13:00ak aldera ireki dituzte.
Iturri horren arabera, autobuseko bidaiari bati susmagarria iruditu zaio maleta eta, gainera, norbaitzuek nahita utzi dutela begitandu zaio. Autobuseko arduradunei eman die horren berri, eta autobus konpainia izan da Ertzaintzari abisua eman diona.
Ingurua hesitu eta maleta aztertzen aritu dira ertzainak eta suhiltzaileak.
Donostiako Prim kalea itxita izan dute, autobus batean maleta susmagarri bat aurkitu dutela-eta
San Martin eta Maria Cristina zubiaren ingurua ere hesituta izan ditu Ertzaintzak. Ordubatak aldera ireki dituzte denak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu