Donostiako suhiltzaileek ohar baten bidez azaldu dute ez dutela etxe kaleratze kasuetan lagunduko ateak irekitzen, eta lan hori bakarrik legeak markatzen dituen larrialdi kasuetara mugatuko dutela.
Gogorarazi dute langile publikoek "herritarrei zerbitzua emateko" lan egiten dutela, eta ez bankuei edo "gobernuan dituen morroiei" emateko.
"Erabateko elkartasuna" agertu diete Coruñan desjabetze batean parte hartzeari uko egin zioten suhiltzaileei.