Donostiako Udalean ordezkaritza duten alderdiek uko egin diote De Juanaren aldeko mozio bat bilkurara eramateari

2006ko irailaren 23a
15:12
Entzun
Abuztuaren 7tik gose greban dagoen Iñaki de Juana Chaos presoa donostiarra denez, udalean ordezkaritza duten alderdiekin harremanetan jarri da Etxerat elkartea haren aldeko mozio bat batzarrera eraman dezaten. Bakar batek ere ez du, ordea, proposamena onartu.

Etxerat-ek salatu duenez, EAJko zinegotziei De Juanaren senitarteko baten bidez helarazi zioten eskaera, baina "hizketan ere ez zioten utzi". EAk, berriz, Donostiako Udala ez dela gai hori eztabaidatzeko gune egokia erantzun du; Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordea dela foro horretarako foroa. PSE-EEk, "jarrera politikoa" argudaitu du Etxerat-en arabera eskaerari ezezkoa emateko. EBk, azkenik, 92. artikulua eta preso baten osasuna ez direla nahastu behar. PPk, ostera, erantzun ere ez dio egin Etxerat-en eskaerari.

Ezezko horiek guztiek jasota, Donostiako 30 bat kultur eta gizarte talde eta sindikaturen babesa jaso du Etxerat-ek. Astelehenean, udalbatzaren osoko bilkura egingo dela-eta elkarretaratzea egingo du Etxerat-ek Donostiako Udaletxearen atarian, 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.