Nazioarteko Batzorde Olinpiarraren diziplina komisioan deklaratu ostean, ez dutela Jokoetan parte hartuko iragarri dute Kostas Kenteris eta Ekaterini Thanou atleta greziarrek. Kenteris, 200 metroko lasterketako txapeldun olinpiarra, eta Thanou, 100 metroko txapeldunordea, dopinaren inguruko afera batean nahastu dituzte. Izan ere, joan den ostiralean ezusteko dopin kontrol batera deitu zituzten biak, baina ez ziren agertu motozikletan istripua izan zutela argudiatuta. Dopin susmoak piztu zituen gertakari horrek.
Hain zuzen ere, diziplina komisioak deklaratzera deitu zituen bata zein bestea. Kenteris eta Thanou atzo atera ziren erietxetik, senda agiri hartuta, eta gaur goizean deklaratu dute. Deklaratu ostean, Jokoetatik erretiratzen dela jakinarazi du Kenterisek.
Nolanahi ere, batak zein besteak ukatu egin dute dopatu direla. Atzo, ospitaletik atera bezain pronto "errugabe" direla nabarmendu zuten kirolari greziarrek.
Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoak
Dopinaren inguruko aferan nahastu dituzten Kenteris eta Thanou atleta greziarrek ez dute Jokoetan parte hartuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu