Dopinaren kontrako 50.000 kontrol egingo dituzte

2012ko uztailaren 25a
18:56
Entzun

NOB Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Londresko Olinpiar Jokoetan dopinaren kontrako 50.000 kontrol egiteko asmoa dauka, inoiz baino gehiago. Iruzurtiak harrapatu nahi ditu, eta horretarako 150 zientzialarik egunean 400 lagin aztertuko dituzte Harlow-n (Erresuma Batua). 400 azterketa egin dituzte honezkero.

Politika gogor horren erakusle, Olinpiar Jokoetan parte hartzeko lehian ziren ehun kirolaritik gora geratu dira kanpoan azken sei hilabeteetan, positibo emanda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.