Dozenaka ekitaldi hiriburutza abiatzeko

2016ko urtarrilaren 22a
19:40
Entzun

Larunbatean egingo dute Donostian Europako kultur hiriburutzaren inaugurazio ofiziala, eta dozenaka ekitaldi prestatu dituzte horretarako. Donostiako Maria Kristina zubian izango da nagusia: Hansel Cereza La Fura dels Baus-eko sortzaile izandakoak prestatu du, eta herritarren parte hartzea eta Mikel Laboaren Baga, Biga, Higa kantua funtsezko osagaiak izango direla iragarri zuen aurkezpenean (20:00).

11:00etan, Alde Zaharreko Trinitate plazan: Ene kantak – “Oneka marrazoa” haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute. Eguerdian, berriz, danborradak elkartuko dira Kontxako pasealekuan. 18:00etan egingo dute erakundeetako ordezkariekin inaugurazio ekitaldia, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldian, plaka bat emango dute, eta horrek egiaztatuko du Donostia Europako Kultur Hiriburu gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.