NEKAZARITZA GUNEAK
• Lurren ordezkatzea. Legez kanpoko laboreak hazten dituzten lurrak ordezkatzeko plan bat abian jarriko du Kolonbiako Gobernuak. Horren helburua izanen da baliabiderik gabeko nekazarien komunitateei aukerak eskaintzea, drogak landatzeko beharra izan ez dezaten.
• Elkarlana. Administrazioaren, tokiko erakunde publikoen eta nekazari komunitateen arteko elkarlana sustatuko du itunak. Nekazarien proposamenak oinarri gisa hartuko dira.
• Suntsiketa. Nekazarien eta administrazioaren artean akordiorik ez dagoenean, gobernuak legez kanpoko laboreak suntsituko ditu, sozializazio eta informazio prozesu baten ostean. • Minak. Droga landatzeko lurretan dauden lehergailuak eta minak kentzeko egitasmoa abian jarriko dute.
OSASUN PUBLIKOA
• Prebentzioa. Droga mendekotasunari aurre egiteko programa bati ekinen dio gobernuak, giza eskubideak eta osasun publikoa ardatz hartuta.
• Birgaitzea. Droga kontsumitzaileak artatzeko plan bat ere aurreikusten da itunean, mendekotasuna dutenei laguntzeko eta gizarteratzea sustatzeko.
NARKOTRAFIKOA
• Politika berritua. Droga trafikoarekin zerikusia duten talde kriminalei aurre egiteko politikak berrituko ditu Bogotak, delituen ikerketa, judizializazioa eta zigortzea hobetzeko.Horrez gainera, estrategia berria adostu dute bi aldeek, narkotrafikoari lotutako zuritzea saihesteko.
KONPROMISO NAGUSIAK
• Gobernua. Narkotrafikoarekin lotutako ustelkeria erakunde publikoetatik erauziko du.
• FARC. Drogaren munduarekin izan zezakeen harreman oro etengo du gerrillak.