Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren arabera, atzo Arabako DYAra bonba-autoaren berri emanez ETAren izenean deitu zuen lagunak ez zuen inolako arrastorik eman lehergailua Gasteiztik kanpora zegoela pentsatzeko. "Ez zegoen ezer leherketa Gasteizko campusetik kanpora izango zela pentsatzeko. Beraz, kanpus hori hesitu zen eta autoa lokalizatzeko operazioa han egin zen", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Ingurua arakatu eta ezer susmagarririk aurkitu ez zutenez, bertan behera utzi zutela erantsi du.
ETAko talde batzuk jardunean ari direla adierazi du Balzak, eta atzeman eta "epaileen esku" jarri bitartean halako atentatuak gertatuko direla. Bonba-autoa Gipuzkoan ala Nafarroan osatu zuten ikertzen ari direla agertu du.
DYAn eman zuten abisuan bonba-autoa Gasteiztik kanpo jarri zutela pentsatzeko arrastorik ez zegoela ziurtatu du Balzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu