18:00etan egin dute Azpeitiko ezohiko udalbatzarra, eta bi mozio aurkeztu dituzte: batetik, Iñaki Errazkin alkate eta honen taldearena eta, bestetik, EAJ, EA eta Aralarrena. Aurrenak ezker abertzaleko taldearen sei botoak jaso ditu, EAJko zortziek kontra bozkatu dute, eta EA eta Aralar abstenitu egin dira -udal gobernuan daude ezker abertzaleko taldearekin-. Hamazazpi zinegotzik osatzen dute Udala.
EAJ, EA eta Aralarrek aurkeztu duten mozioak 11 boto jaso ditu -talde haietako ordezkariena- eta sei abstentzio -ezker abertzaleko taldekoena-.
Talde horrek elkartasuna agertu dio Inazio Uriaren senidari, eta gatazka politikoaren konponbidea lortzeko lan egin behar dela adierazi du.
EAJ, EA eta Aralarrek, Uriaren familiari eta enpresariei elkartasuna adierazteaz gain, gaurko atentatua "tinko gaitzetsi" dute eta ETAri armak behin betiko eskatu diote.
Bi mozioak hemen
EA eta Aralar abstenitu egin dira ezker abertzaleko taldearen mozioko bozketan; EAJ, EA eta Aralarren mozioa onartu du Udalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu