Politika

EA: "PPko buruzagi batzuk adierazpen horiek justifikatzea da larriena"

2006ko urtarrilaren 7a
15:43
Entzun
Mena Aguado Espainiako Lurreko Indarren jeneral buruaren adierazpenak, "guztiz zoritxarrekoak, larriak eta onartezinak" iruditu zaizkio Onintza Lasa EAko Komunikazio idazkariari, baina are eta larriagoa PPko zenbait buruzagik adierazpen horiek justifikatzea. Izan ere, Mena Aguadok esandakoa Kataluniako Estatutu proposamenak eragindako "egoeraren isla" direla iritzi zion atzo Gabriel Elorriaga PPko Komunikazio buruak.

"Konstituzioa, estatutuak eta edozein testu arautzaile aldagarriak dira demokrazian, eta herritarren gehiengoak du hartarako eskumena", oroitarazi nahi izan dio Lasak Elorriagari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.