Politika

EABk De Juanaren alde aurkeztutako "premiazko" eskaera atzera bota du Legebiltzarreko Mahaiak

2006ko irailaren 19a
19:02
Entzun
Ezker Abertzalea legebiltzar taldeak gogor salatu du gaur Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiak. Joan den asteazkenean legez besteko proposamen bat aurkeztu zuen EABk. Proposamena “premiazkotzat” hartzea eskatu zuen EABk ahal bezain pronto Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean aztertzeko. Legebiltzarreko Mahaiak, ordea, ohiko prozedura jarraitzea erabaki du. De Juanak ordea ezin duela hilabete itxaron salatu du EABk.

EABk salatu duenez, prozedura arruntaren bidez gainerako alderdiek 15 egun izango dituzte orain zuzenketak aurkezteko. Beraz, hiru edo lau aste pasa daitezke gaia Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean jorratzen den arte. Iñaki de Juanak 44 lagun egun beteko ditu gaur gose greban eta horrenbestez, eztabaida hilabete atzeratzea “erabaki koldarra” dela eta “hotzikara” eragiten duela salatu du EABk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.