EAE-ANVk salatu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkatea deklaratzera deitu izana, honek lehengo larunbatean euskal preso guztiak "maitatu" egiten dituztela esatea "terrorismoa gorestea" delakoan. "Salbuespenezko egoera bizi dugu gure herrian. Egunero dugu hori baieztatzen duten erasoak, eta Beitialarrangoitiaren aurkako hartutako erabakia beste eraso bat da. Baina gure bide politikotik ez gara milimetro bakar bat ere mugituko", gaur jakinarazi duenez.
PSOE "delirio errepresiboan" sartuta dagoela iritzi dio EAE-ANVk. Izan ere, "herri honetako sektore jakin batekiko maitasun eta afektibitate jarrerak adieraztea kriminalizatu egin nahi da eta, gainera, orain horretaz baliatu nahi dira ANV ilegalizatzeko".
Horren guztiaren aurrean, "muga jartzeko ordua" iritsi dela adierazi du EAE-ANVk. "Kalera atera behar dugu, erasoen aurrean tinko eta tamainako erantzuna emanez".
Martxoaren 9an Espainiako hauteskundeetan parte hartuko duela berretsi du.
EAE-ANV: "Gure bide politikotik ez gara milimetro bat ere mugituko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu