ETAk su-etena hautsiko duela iragarri duen egunean, EAE-ANVk ohar baten bidez agertu du "ahaleginak biderkatu" egingo dituela "bake eta normalizazio politikorako prozesua errekuperatzeko, Euskal Herriak bakea, askatasuna, erabaki eskubidea eta marko demokratiko berria lortzeko".
Maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan jasotako botoak "gatazka konpontzeko prozesu politikoa bultzatzeko" izango direla esan du EAE-ANVk. "Egoera larria" dela aitortu du, ordea.
1930ean alderdia sortu zeneko estatutuei eusten diela esan du -indarkeria gaitzetsi egiten du-.
EAE-ANVk "ahaleginak biderkatuko ditu bake prozesua errekuperatzeko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu