Nafarroako EAE-ANVren ustez, herrialdeko Gobernuaren eraketarako beste alderdiak "ikuskizun lotsagarria" ematen ari dira egun hauetan, Txelui Moreno hautagaiak esan duenez, "eduki politikoak albo batera utzi dituztelako".
"Gatazkaren konponbide demokratikoa" bultzatzeko eskatu die, bide batez, eta Legebiltzarrean autodeterminazioaren eta lurralde egituraketaren aldeko ekimena erregistratu dutela.
Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten Nafarroako EAE-ANV. Botoa eskatu zuen honek, hala ere, eta 18.000 bildu zituen. "Benetako hauteskunde demokratikoak" egiteko eskatu du alderdiak.
EAE-ANVk dio beste alderdiak "ikuskizun lotsagarria" ari direla ematen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu