EAE-ANVk iragarria du Espainiako hauteskundeetan parte hartuko duela, eta bozetarako programa larunbat honetan aurkeztuko du, Iruñean, Anaitasuna kiroldegian (17:30), gaur Marine Pueyo Iruñeko zinegotziak eta Marian Beitialarrangoitia Hernaniko (Gipuzkoa) alkateak esan dutenez. "Independentziaren alde" ariko dira hauteskundeetatn, eta Hego Euskal Herrirako autonomia eta erabakitzeko eskubidea eskatuko dute.
Alderdia legez kanpo utziko balute, hori "beste iruzur bat" litzatekeela uste dute Pueyok eta Beitialarrangoitiak. "Ezker abertzalea ahuldu nahi dute, honek bertan behera utzi ez dezan Estatuarekin egin nahi den hitzarmen berria. Jakin behar dute, baina, arazoa ez dutela ezker abertzalearekin, herri honekin baizik. Ezingo dute aukera independentista legez kanpo utzi".
EAE-ANVk larunbatean aurkeztuko du programa, Iruñean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu