EAE-ANVk hilaren 23rako manifestazioa antolatu du, "garai larri hauetan prozesu demokratikoari bai biribila emateko", gaur Aitor Bezares hautagaiak prentsaurrekoan esan duenez. Bilbon izango da manifestazioa. "Ahal den erantzunik zabalena" eman nahi dute ekimen horrekin, "batzuek prozesua zakarrontzira bota nahi dutela-eta".
Bezaresen ustez, udal eta foru hauteskundeetan 187.000 lagunek EAE-ANVren "konpromisoa saritu dute". "Elkarrizketa, negoziazioa, akordioa eta herritarren borondatearekiko errespetuaren aldeko apustua" egiten segituko dute alderdi hartakoek.
EAE-ANVk manifestazioa deitu du hilaren 23rako, "prozesuari bai esateko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu