EAE hauteskunde barruti bakarra izateko eskaera egin du UPDk

2010eko urtarrilaren 19a
11:59
Entzun
UPD ez dago ados EAEko gaurko hauteskunde sistemarekin, ez zaiolako ondo iruditzen hiru barruti egotea -Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa-, eta bakarra egoteko eskaera egin du gaur Eusko Legebiltzarrean. Ez-legezko proposamena sartu du Gorka Maneiro legebiltzarkideak.

1979tik 75 parlamentari hautatzen dituzte Eusko Legebiltzarrerako bozetan: 25na Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik, hiruretan biztanle kopuru aldetik alde handiak dauden arren -batik bat, Bizkaiaren eta besteen artean-. "Guk proposatutakoa justuagoa da, berdinagoa, herritar denen botoek berdin balioko luketelako", esan du Maneirok.

Horretaz gain, alderdien zerrendak irekiak izateko eskaera ere egin du UPDk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.