Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Galdeketaren Legea debekatu ondoren zer erantzun eman erabakitzeko asmoz beste bilera bat egin dute gaur EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek, eta bihar jakinaraziko dute zer hitzartu duten. Ez dute horretarako jendaurreko agerraldirik egingo; prentsa oharra aterako dute, gaur Rafael Larreina EAko zuzendaritzakideak esan duenez.
Europa Batasuneko Giza Eskubideen Auzitegian Espainiako Estatuaren kontrako salaketa sartzeko asmoa daukate lau alderdiek, Konstituzionalaren erabakiak "pentsatzeko, adierazteko eta elkartzeko eskubideak urratzeagatik".
EAJ, EA, EB eta Aralarrek prentsa ohar bidez emango dute neurrien berri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu