EAJ gaur Aralar, EA, EB eta UPDrekin bildu da

2009ko martxoaren 6a
19:39
Entzun
Aralarren, EAren, EBren eta UPDre ordezkaritza banarekin elkarrizketatu da gaur goizean EAJko negoziazio taldea, Bilbon, Sabin Etxean.

EAJren batzorde negoziatzaileak –Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu, Joseba Egibar, Andoni Ortuzar eta Iñaki Gerenabarrenak osatua– goizeko 10:30etik aurrera hartu ditu Aralarko ordezkari Patxi Zabaleta, Aintzane Ezenarro eta Jon Abril.

45 minutuko bilera egin dute EAJk eta Aralarrek (atzo EAJren eta PSEren artekoaren antzera), eta horren ondotik Ezenarrok zera azaldu du EAJri esandakoaz: "Ez dugu [Espainiako] Estatuaren esanekoa den lehendakaririk babestuko; gainerakoan prest gaude negoziatzeko, hauteskunde egitaraua mahai gainean jarrita".

"Gobernu frentista espainola baldin badaukagu, gainerakook beste erabaki batzuk hartu beharko ditugu. Itxaron egin behar da", erantsi du.

EAri dagokionez, Aralarrekin bildu ondoren hartu dituzte Unai Ziarretaren alderdiko ordezkariak Sabin Etxean. Joseba Azkarragak eta Rafa Larreinak hitz egin dute EAren izenean. 11.00etan iritsi dira jeltzaleen Bilboko egoitzara eta sartu aurretik ez dute adierazpenik egin nahi izan. Bihar Donostian agerraldia egingo dutela jakinarazi dute.

Lehendakariaren inbestidurara eta balizko koalizioak hitzartzera begira EAJ egiten ari den bilera erronda Ezker Batua, UPyD Aurrerapenerako eta Demokraziarako Batasuna eta PP alderdiekin osatuko du. Astelehenean bukatuko dute erronda, PPrekin.

EB eta UPD ere hartu ditu EAJk. EBk ziurtatu du PP dagoen gobernua ez duela babestuko. UPDk, berriz, gobernu "konstituzionalista" nahi du. PP astelehenean hartuko du EAJk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.