EAJko parlamentario Emilio Olabarriak Herrizaingo Saila eta EAEko Auzitegi Nagusia Alderdien Legearen biktima izan direla adierazi du, "manifestazioa debekatzeagatik". Arazo "konplexua" dela esan du Olaberriak. EAJko parlamentarioaren iritziz, Herrizaingo Sailari eta EAEko Auzitegi Nagusiari ez zaio errespontsabilitaterik egotzi behar: biakGobernuak ezarritako Alderdien Legearen biktima direlako.
Herrizaingo Sailak eta EAEko Auzitegi Nagusiak beste arazo batekin topo egin duela adierazi du Olabarriak. Arazoa Garzon epaileak Batasunaren ekintzen galarazpenari buruz idatzi zuena ulertzea dela dio EAJko parlamentarioak.
EAJ: "Herrizaingo saila eta Euskadiko Auzitegia Nagusia Alderdien Legearen biktima izan dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu