EAJk Cabacasen heriotzaren inguruko ikerketaren nondik norakoak argitzeko eskatu du

2012ko maiatzaren 11
13:55
Entzun

Mikel Martinez EAJko legebiltzarkideak Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari gaur eskatu dio Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruko ikerketaren nondik norakoak azaltzeko, "segurtasun neurrien plangintzatik zoritxarreko jazoera gertatu arte" argibideak jakiteko. Horretarako, maiatzaren 18ko Legebiltzarreko bilkuran Ares interpelatuko duela aditzera eman du. 

"Erantzukizun politikoak" bere gain hartzeko eskatu dio Aresi, baita  "epaileen atzetik ezkutatzeari" uzteko ere. 

"Ares sailburuak argudiatu du gaia eta informazio osoa epaitegietan dagoela, eta, beraz, ez dela posible Legebiltzarreko taldeei informazioa ematea, Legebiltzarreko kontrola saihestu nahian", salatu du Martinezek. 

“Ez dugu onartuko argibide horiek bakarrik justizia epaitegietan ematea, ezta ere erantzukizuna polizia-operazioan parte hartu zuten funtzionario publikoengan uztea”, esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.