Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutuaren inguruan emandako epaiak oso kezkatuta utzi ditu jeltzaleak, eta, ondorioz, konpromisoa hartu dute CiUrekin gai horri buruzko gogoeta egiteko elkarrekin. Iñigo Urkullu EAJko presidenteak BERRIA.INFOri agertu dionez, hilabeteko epea hartu du alderdi bakoitzak Konstituzionalak ezarritako "muga berriez" gogoeta egiteko, eta ondoren, batzarra egingo dute hausnarketa horiek partekatu eta aurrera begira zer bide hartu elkarrekin azertzeko. "Konpromisoa hartu dugu sakon pentsatzeko zer egin behar dugun aurrera begira, ebazpen honen ondoren ikusten baitugu muga berri batzuk jarri direla eta eragina dutela herri kataluniarraren zein herri euskaldunaren autogobernuan", azpimarratu du Urkulluk.
BNGrekin ere harremanetan dira eta galiziarrak ere prest agertu dira gogoeta horretan parte hartzeko.
Manifestazioaren ondoren konpromisoa dugu CIUk eta EAJk sakon pentsatzeko zer egin behar dugu hemendik aurerra, ebazpen honen ondren ikusten baitugu mgua berri batzuk jarri direla eta eragina dutela herri katalanaren eta euskaldunaren autogobernuarengan. Hil bukaeran bilera. Galiziarrak ere hitzegiteko prest.
Ebazpen honen inguruan
EAJk eta CiUk gogoeta egingo dute elkarrekin Konstituzionalaren ebazpenak ezarritako "muga berriez"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu