Floren Aoiz Sorturen Iratzar fundazioko zuzendariaren arabera, bai EAJk bai Iñigo Urkullu lehendakariak "aktiboago" eta "ausartago" izan behar dute preso politikoen auzia konpontzeko norabidean. Hala adierazi du ETBri eskainitako elkarrizket batean: "Ez da beharrezkoa legea aldatzea dispertsioarekin amaitzeko. Mahai gainean jartzen ari diren eskaerei aurre egiteko, legea bete besterik ez dago", gaineratu du.
Horrez gain, Itxaso Atutxak atzo egindako adierazpenak kritikatu ditu, eta esan "zentzugabekoak" direla. "Ez datoz errealitatearekin bat. Sortu eta EH Bilduren politikak ezagutzen dituen orok daki etengabeko kudeaketan dabiltzala, eta horren adibide da Gipuzkoako Aldundia".
Urkulluren adierazpenak ere salatu ditu Aoizek: "Zer pasatuko litzateke EAJ elektoralismoarekin jokatzen ari dela? Erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek ikuspegi zabalagoa eduki behar lukete, eta beste maila batean egon".