EAJren Gipuzkoako batzarkide taldeak Martin Garitano ahaldun nagusiari eskatu dio Gipuzkoako Batzar Nagusietako Araudiko batzordean agertzeko eta batzarkideei azaltzeko Igeldoren desanexioari buruz hartutako erabakia. Era berean, espedientearen kopia bat batzarkideei emateko eskatu dute jeltzaleek, "arreta handiz" aztertzeko. EAJko batzarkide Martin Ibabek honakoa adierazi du: "Beste behin ere, Bilduk alde bateko erabakia hartu du eta Batzar Nagusiei bizkar eman die". Ibabek gogorarazi du Gipuzkoako Antolakuntza eta Gobernuari buruzko foru arauak (6/2005) ezartzen duela Batzar Nagusiek dutela eskumena udalerrien mugak ezartzeko.
EAJk Garitanoren agerraldia eskatu du Batzar Nagusietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu