EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, baina PSE-EEkin berdinduko luke legebiltzarkide kopuruan

2008ko abenduaren 26a
17:04
Entzun
EAEko hurrengo hauteskundeei buruz Euskobarometroak egindako inkestako emaitzak kaleratu dituzte gaur eta, horien arabera, EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako bozak. Botoen %34 eskuratuko lituzke, 400.000 boto inguru. PSE-EErekin berdinketa teknikoa izango luke legebiltzarkide kopuruari dagokionez; Patxi Lopezen alderdiak %31ren babesa eskuratuko luke, 350.000 botorekin.

Euskobarometroak jakinarazi dituen emaitza horiek gauzatuko balira, EAJ 26-28 aulkiren jabe litzateke (egun 22 ditu) eta PSE-EE 25-27rena (egun 18 aulki ditu).

PPk 13-15 eserleku lituzke (gaur 15 ditu) eta %16 boto eskuratuko lituzke. EBk 3 eserleku (3) eta %5. EAk 2-4 eserleku (7), %4. Aralarrek 1 eserleku (1), %3 boto. Ezker abertzaleak 100.000 boto lituzkeela dio Euskobarometroaren inkestak, baina ez du esan zenbat eslerku lituzkeen (EHAK-k 9 ditu). UPD alderdi berriak %2 botorekin ez luke ordezkaririk eskuratuko.

Urriaren 15etik azaroaren 7ra artean egindako 1.200 elkarrizketen bidez atera dituzte emaitza horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.