CIS Espainiako Ikerketa Soziologikorako Zentroak egindako inkestaren arabera -ez du aintzat hartu ezker abertzalea-, EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina azkeneko legealdian EArekin eta EBrekin osatu duen koalizioak ez luke gehiengo osorik lortuko (38 legebiltzarkide behar dira). Izan ere, EAJk 27-28 lortuko lituzke (22 ditu), EAk 3-4 (7 ditu) eta EBk 3 (horrenbeste ditu). Aralarren beharra lukete; honek 3 diputatu izango ditu (1 dauka), inkestaren arabera
PSE-EE geratuko litzateke bigarren: 26 legebiltzarkide (18 ditu). PPk 11-12 eskuratuko lituzke (15 dauzka) eta UPyD alderdi berriak 0-1.
EHAK-k 9 diputatu ditu.
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta PSE-EE oso gertu luke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu