Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak iragarri du Izaskun Bilbao aurkeztuko dutela Eusko Legebiltzarreko Mahaiko presidente izateko. Ostiralean egingo dute parlamentuko lehen bilkura, Mahaia osatzeko.
Bilbao bera izan da azken legealdian Eusko Legebiltzarreko presidente. Azken hauteskundeetan EAJren Bizkaiko zerrendaburu izan da.
PSE-EEren eta PPren akordioaren arabera, PPko kide bat izango da Mahaiko buru: Arantza Quiroga edo Laura Garrido.
EAJk Izaskun Bilbao aurkeztuko du Eusko Legebiltzarreko presidente izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu