EAJk onartu egin ditu EAren baldintzak Gipuzkoako Aldundiari begira negoziatzen hasteko

2007ko ekainaren 15a
19:01
Entzun
EAk gaur esan du astelehenetik “lehentasuneko negoziazioak” abiaraziko dituela EAJrekin Gipuzkoako Foru Aldundian gobernua osatzeko bidean, jeltzaleek EAk negoziaziorako jarritako baldintzak onartu eta gero. Hala ere, EAko Gipuzkoako presidente Iñaki Galdosek argitu duenez, horrek ez du esan nahi PSE-EE baztertzen dutenik, ezta sozialistekin abiaturiko prozesua itxita dagoenik ere. Izan ere, “PSE-EErekin bat etortze handia” dutela adierazi du EAko buruak.

“Ñabardura batzuekin”, EAJk EAk negoziatzeko jarri dizkion “ezinbesteko baldintzei” men egin diela uste du Galdosek. “Kudeaketa argi eta zintzoa” bermatzeko neurriak proposatu ditu EAk. Horien artean dago Ogasun eta Finantza Saila EAJk ez kudeatzeko baldintza. Orain arte alderdi jeltzalearen eskuetan izan da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.