Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz, presoen argazkiak kentzen ari da Ertzaintza hainbat herritatik azken aldian. Horren aurrean EAJko alkateek tokian tokiko Segurtasun Batzordeak deitzea erabaki dute irudi horiek kentzearen inguruko hausnarketa egiteko. Batzorde horietan udalerri bakoitzaren egoera aztertuko dute eta horietatik konponbideak eta neurri eraginkorrak bilatzea espero du EAJk.
"Kasu bakoitza ondo aztertu beharra dago eta modurik onena, eraginkorrena eta arinena bilatu beharra dago terrorismoak eragindako biktimen ohore eta duintasunak merezi duten neurriak eraginkortasun osoz gauzatze aldera", EAJren arabera.
Iraingarriak izan daitezkeen irudiak eta Zigor Kodean aurreikusten diren delituzko argazkiak toki publikoetatik kentzearen inguruan eztabaidatuko dute EAJko alkateek.
Segurtasun Batzordea egiteko erabakia Eusko Jaurlaritzaren aldetik "ekimenik aurkezten ez delako" hartu du EAJk.
EAJko alkateek Segurtasun Batzordeak egingo dituzte euskal presoen irudiak kentzearen inguruan eztabaidatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu