EAJko, EAko eta EBko hautetsiek ez dute kargurik hartu Ondarroan

2007ko ekainaren 16a
14:48
Entzun
Ondorioz, udala ez da eratu. Espainiako auzitegiek baliogabetu zuten EAE-ANVren zerrenda. Boto baliogabe izan zen nagusi maiatzaren 27an. Gauza bera gertatu da Nabarnizen.

Hain zuzen ere, 2.195 boto izan ziren baliogabeak Ondarroan (Bizkaia), eta haren atzetik EAJ kokatu zen 1.720 botorekin. ANVk beretzat eskatzen ditu boto baliogabe horiek, eta, ondorioz, alkatetza berari dagokiola aldarrikatzen du.

Testuinguru horretan, EAJko, EAko eta EBko ordezkaririk ez da joan gaur Ondarroaiko udala eratzeko ekitaldira -PPko ordezkaria baino ez da agertu-, eta, ondorioz, ez dute kargurik hartu eta ez dute udalik eratu.

Astelehenean beste deialdi bat egingo da udala eratzeko. Egoera bera errepikatzen bada, hau da, ez badira zinegotzien erdiak eta bat gehiago biltzen, hautetsi gehien eskuratu dituen alderdiak (kasu honetan EAJk) gestora bat eratzea proposa dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.