EAJren Donostiako batzoki batean pintaketak egin dituzte

2016ko irailaren 10a
18:00
Entzun

Gipuzkoako EAJk salatu du burua estalitako hiru lgunek Donostiako Gros auzoko batzokiari "eraso" egin diotela bart. Preso gaixoak kalera pintaketa egin dute, pertsianan. EAJren oharraren arabera, hiru thaietako batek ondoren pintura jaurti die batzokian barruan zeudenei, eta kalteak eragin ditu egoitzan eta bi autotan.

Gertaera gaitzetsi du Gipuzkoako EAJk. "Gainditutzat genuen garai batera atzera eramaten gaituzte. Jarrera horiek erakusten dute batzuek uko egiten diotela hamarkadaz euren modus operandi izandakoa bertan behera uzteari. Euskaldunok exijitu egiten dugu jarrera horiek behin betiko atzean uzteko, eta urteetan suntsitutako zubiak berreraikitzen hasteko. Ez da aukera bat, behar bat da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.