Josu Erkorekak EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak txalotu egin ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak egin dituen aldaketak. Erkorekaren ustez abiatu den bake prozesua indartzea dute helburu Espainiako Gobernuko presidenteak egindako aldaketek. EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak
azaldu duenez, gobernu krisi guztiek esanahi politikoa izaten dute; batzuetan besteetan baino argiagoa. "Guk esanahi argi bat ikusten dugu: abiatu den bake prozesua indartzea".
Alfrefo Perez Rubalcaba izango da Barne ministro berria eta aldaketa horren harira honakoa adierazi du Erkorekak:"Prozesuaren buruan jarri du aspalditik prozesua isilean zuzentzen ari zena, denek zekiten edo sumatzen zuten", adierazi du Erkorekak
Era berean, Erkorekaren ustez Jose Bono orain arte Defentsa ministroa izan dena Gobernutik kanpo geratu ostean "oztopo izan zitekeena saihestu da". Izan ere, Erkorekaren ustez, Bonok orain arte egindako adierazpenetatik ondorioztatu zitekeen
"ez zetorrela guztiz bat jarraitzen ari zen bidearekin".
EAJren ustez aldaketak abiatu den bake prozesua indartzeko bidean egin ditu Zapaterok
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu