EAJren ustez, Batasunak "pauso handia eman du eta ez da azkena izango"

2007ko urtarrilaren 9a
16:02
Entzun
Iñigo Urkullu EAJren EBBren bozeramaileak esan du Batasunak "pauso handia" eman duela ETAri su-eteneko konpromisoei eusteko eskatu diolako, "eta ez da pauso bakarra eta azkena" izango; "horren itxaropena dugu". Hala ere, pausoa "ez da nahikoa", Urkulluren ustez, "Otegik ez zuelako Barajasko atentatua gaitzetsi".

ETAri behin betiko su-etena emateko eskatu dio EAJren EBBren bozeramaileak, ETBn emandako elkarrizketan, "eta alde anitzeko elkarrizketa indakeriarik gabeko egoeran baino ez da emango". Alderdi politikoen arteko elkarrizketaren alde azaldu da EAJko buruzagia, "normalizazio politikoan konponbidea lortzeko".

Batasunak emandako pausoa, "jendaurreko agerraldia" izateaz gain, "barrura begirako komunikazioa da, ezker muturreko munduari begirako pedagogia", Urkulluk esan duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.