Iñaki Galdos Gipuzkoako EAren presidenteak gaur esan du herrialdeko batzarraren hurrengo bilera astelehenean izango dutela, eta orduan erabaki dutela Gipuzkoako Foru Aldundian EAJrekin edo PSE-EErekin gobernatuko duten.
"EAJrekin sintonia garratzitsua" dutela adierazi du Galdosen ETBn, baina ez dutela PSE-EE baztertu. EB-Aralarrekin ere "prest" daude akordioa egiteko, "baina EB bera baztertu da, errauskailua bultzatuko duen foru gobernuan behin ere ez dela sartuko esanez".
Gipuzkoan arazoak izan arren, Galdosek dio euskal erakundeetan EAJ-EA-EB hirukoak "ardatza" izaten segitu behar duela.
EAk astelehenean erabakiko du Gipuzkoan EAJrekin edo PSE-EErekin gobernatuko duen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu