Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak gaur goizean Madrilen gertatutako atentatua gaitzetsi du, eta biktimei, haien senideei eta Madrilgo herriari elkartasuna adierazi nahi die. Halaber, gaurko atentatua "ideien eta herrien kontra jotzeko" ez erabiltzeko exijitu du.
EAren exekutibak premiazko bilkura egin du, eta horren ondoren Erraztik esan du "etikoki eta politikoki Madrilgo sarraskia" gaitzesten duela. Ildo horretatik, Erraztik nabarmendu du Eusko Jaurlaritzari eskatu diotela "Euskal Herriaren elkartasuna ahalik eta zabalena eta azkarrena" izan dadila.
"EAk giza eskubide guztien alde eta edozein ekintza armaturen kontra duen jarrera berresten du", salatu du EAko presidenteak.
Halaber, Espainiako Gobernuak biharko Madrilen deitu duen elkarretaratzean EAk parte hartuko duen ez dutela erabaki esan du, baina azpimarratu du ez dutela onartuko hitzaldietan eta elkarretaratzean gauzak nahasterik.
Erreakzioak
EAk atentatua gaitzetsi du eta "ideien eta herrien kontra jotzeko" ez erabiltzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu